Muskizko Arima taldeak martxoaren 18an kaleratuko du hirugarren EPa, 'Beldurrez beste egitean' izenekoa. Bertako 'Kea eta Larruak' kantua eta bideoa zabaldu dute, Tolosako Bonberenea estudioetan grabatua, Karlos Osinaga 'Txap' lagun dutela ekoizpenean, grabazioan, nahasketan eta masterizazioan. Kantuaren bideoa, berriz, taldekide diren Paule Bilbao eta Josu Gonzalezek egina da.

Arima - 'Kea eta larruak'

2023/02/22