Akaleia bakarlariak bere lehen singlea kaleratu du: Gizakia eta pertsona. Rock doinuekin indartsu dator zumaiarra, eta norberaren ardura gogoraraziz. Akaleia bera arduratu da bideoaren zuzendaritzaz, grabazioaz eta ekoizpenaz, eta Maria Maya, Laura Iparragirre eta Itziar Fernandez de Arroyabe izan ditu bidelagun. Ixak Arruti musikariak ere lagundu dio kantuan, bateria eta gitarra joz. 

Akaleia - 'Gizakia eta pertsona'

2022/11/25