Tradizionala, berrinterpretatuta

Tradizionala, berrinterpretatuta https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13

Argazkiak: Igotz Ziarreta

 

Bartzelonako Euskal Etxetik heltzen zaizkigun kartelak eta irudiak erraz nabarmentzen dira beste guztien artean, gutxi baitute arruntetik. Euskal ikonografian oinarrituak, begirada berritzailea eta irudimentsua proposatzen dute; klixeetatik abiatuta, baina hauetatik ihes egin nahian aldi berean. Atzean, Igotz Ziarreta dago, Bartzelonako Euskal Etxeko diseinu arduraduna azken bost urteotan. Euskal kultura berrinterpretatu nahi duen argazkilaritza proiektua da berea.