Poiesis
Sorkuntza esan nahi du grezieraz, eta Valparaisoko arkitektura ikasleek berreskuratu dute arkitekturaren eta poesiaren arteko uztarketa izendatzeko. Era berean, orain aste batzuk izan dugu gure artean Maria Berrio (1978, Santiago, Txile) soziologo, idazle eta pentsalaria, eta arteari, gizarteari eta arkitekturari buruzko zenbait gogoeta utzi dizkigu: "Arkitektura ez da ikasten unibertsitateko geletan, arkitektura ikasten da hirian, bizitzan, kalean. Hiria ez bada ezagutzen ezin da ezer jakin arkitekturari buruz".