ODEI BARROSO

ODEI BARROSO “Frantsesek euskaldunek baino hobeki ulertzen dute nire musika, raparen kodeak ezagutzen dituztelako, nahiz eta hizkuntza ez ulertu” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2025/05/30

Argazkiak: Irantzu Pastor @irantzupastor

“Frantsesek euskaldunek baino hobeki ulertzen dute nire musika, raparen kodeak ezagutzen dituztelako, nahiz eta hizkuntza ez ulertu”

2023ko abenduan, 'Terapia' (2022) diskoari loturiko biraren amaiera iragartzearekin batera, 2024rako lan berria helduko zela aurreratu zuen Odei Barroso raperoak (Urruña, 1988). Bakarkako bigarrena izango da, beraz, eta rap puruaren aldeko apustuari eutsiko dio leial, beste musika estiloekin ez hibridatzea “urratzailea” baita oraino gure herrian, musika iluna egitea bezain ausarta. Alkimia estudioan batu gara, luzez amestu eta 2021ean Hendaian hezurmamitu zuen gunean. Artea, artistak eta musika bera ulertzeko manerez aritu gara. Festa-giroan ala aretoetan jotzeaz, industriak sortzen dituen inertziez, honen guztiaren unibertso bisualaz, euskarari buruz eta euskaraz…