Lebe Berlin

Lebe Berlin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
Larreak eguzki epeletan loratzearekin batera erantzi du berlinek hilabete hotzetako jaka grisa. bere kale eta eraikinen herentzia sobietarra soiltasunaren muturrera eramaten duen mantu astuna kendu du gainetik, gure aldarteak ez ezik, paisaia urbanoak ere aldarazteko gaitasuna baitu urtaroen erruletak, eta berde ageri dira orain hiria eta bere plazak, bizi-bizi, bizizale.