IBAIA EZ DA TOKI BAT: URUMEA-ODRA

IBAIA EZ DA TOKI BAT: URUMEA-ODRA // Garatzen ari den lana // https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2020/02/26

Argazkiak: Nagore Legarreta www.nagorelegarreta.com

// Garatzen ari den lana //

Aita Aranon jaio zen, Ama Hernanin...
Urumea ibaiak marrazten duen bailarari lotuta bizi izan naiz oroitzen dudanetik. Bailara honetako irudiak etortzen zaizkit burura, etxea eta jatorriaz pentsatzen dudan bakoitzean, bai hemen eta bai munduaren bestaldean. Barruan sartuta ditugun
irudiak dira, gure izaera moldatzen dutenak, txikitan entzuten genituen kondairak bezala: birramona Urumeara isurtzen den errekatxo bateko putzuan, lamizuloan, elkartzen omen zen lamiekin eta hortzekin harrapatzen omen zituen amurrainak.

Gure ibaitik 2.000 kilometratara, Wroclawen, Polonian nintzela, ibaiarekin harremanean hasi nintzen lanean, etxean egin nuen bezala.
Odra ibaiarekin harremana egin nahi izan nuen, izaki bizidun harekin, Wroclaw hiriaren egunerokoaren, gerraren, uholdeen eta berritzearen testigu isila.

Proiektu honetan ontziekin eraikitako kamerak kokatu ditut Urumea eta Odra ibaien ur azalean.
Odra ibaiaren kasuan, lehen aldiz esperimentatu dut kolorezko paper analogikoarekin. Eguzki argiaren ñabardurak ezagutu nahi nituen ibaiaren begietatik.