GAZTEZULO 200 FESTA

GAZTEZULO 200 FESTA BAIETZ BESTE 200! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/11/26
berria

Argazkilaria: Beñat Iturrioz @biraprodukzioak

BAIETZ BESTE 200!

Festa osteko ajea eta belarriak burrunbaka ditugula hasi dugu astea... eta noski bihotzak pozez beterik! GAZTEZULO aldizkariak 200. zenbakia argitaratu du 2018ko azaroan; zeinen azkar pasatzen den denbora!! Zifra honetara iristea ez da erraza izan, eta zuek guztiokin behar den bezala zenbaki borobil hau ospatzeko aukera izan dugu igande honetan, Bilboko Kafe Antzokian. Denetarik izan dugu festan; musika itzela (Zea Mays, Liher, Solano, Hidalgo, Bandini, Basaguren...) Aneguriak sortutako giro aparta, zozketak, sorpresak, Altsasuko Gurasoen bisita... itzela izan da! Hemen dituzue gau ahaztezin honek utzitako uneak eta GAZTEZULOko lantaldearen izenean Gaizka Izagirre zuzendariak idatzitako esker hitzak. BAIETZ BESTE 200!