Ezezagunaren arrasto ezaguna

Ezezagunaren arrasto ezaguna https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
Ezer gutxi dakigu beretaz. 1974an jaio omen zen Bristolen (Ingalaterra), eta bertako prentsak dioenez, Robert Banks du benetako izena. Bansky, ezizena. Graffitigilea. Jaioterriko hormetan ekin zion lanari, baina laster asko zabaldu zuen bere artea (zikinkeria, batzuen ustez) mundu osora. Irudi originalak, zirikatzaileak eta harrigarriak; aldarria muin-muinean dutenak. Kaleak eskaintzen dizkion bazterrak aprobetxatuz, jatorrizko orbanei eta formei sprayaz jarraipena emanez, Banskyk bere unibertsoa eraiki du. Ezezagunaren arrastoa da.