Erlauntzak
Gizakion arkitekturak badu antzik erleek egiten dutenarekin, gure eraikinek ere erlauntzak dirudite zenbaitetan; geometria hutsa, errepikapena. Porlanazko erle kofoinek, haatik, nekez emango dute ezti gozorik. Nektarrez eta lore-hautsez beteriko zelai berdeetatik urrun, hirietako ezlekuei iluntasuna darie-eta, grisak dira, tetrikoak. Inpertsonalak.