BULEGO
Bulego sortu zenetik hiruzpalau urte eskas pasa badira ere, jada Euskal Herriko talde arrakastatsuenetako bat dira. ‘Aldatu Aurretik’ diskoa kaleratu berritan, hainbeste maite duten Azkoitiko mugak zeharkatu eta Donostiako Kursaalean egin dugu hitzordua Xabier Arrieta (Azkoitia, 1994), Tomas Lizarazu (Azkoitia, 1993) eta Ruben Lizarralde (Azkoitia, 1970) taldekideekin. Musika garai berri hauetan nola zabaldu ederki dakite, eta horren adibidea da Ane Lizarralde (Azkoitia, 2001) euren 'Community Manager-a' ere elkarrizketara bertaratu izana. Euren hastapenez, arrakastaz, koherentziaz, etorkizuneko erronkez, eta, batez ere, musikaz mintzatu gara.