BLACK POWER
Sei kide besterik ez ziren 2017 aldera hasi zirenean. Hogeitik gora dira orain, guzti-guztiak 13 eta 22 urte artekoak, neskak. Black Power kolektiboko hiru ekintzailerekin batu gara Iruñean: Maimouna Cissokho (Iruñea, 2005), Kami Magassa (Bamako, Mali, 2003) eta Alice Addo (Kumasi, Ghana, 2003). Haurtzaroko zenbait oroitzapen partekatu dituzte gurekin, hain justu halako pasarteak errepika ez daitezen lanean dihardutelako eurak baino gazteago diren Nafarroako afrikarrekin. Besteak beste, hitzaldi eta antzezlanen bitartez sartzen dira ikasgeletan. Arrazakeria, identitatea, besteen nahiz norberaren espektatibak. Etxekoa, kalekoa. Bi mundu gorputz beltz bakar batean. Hainbeste bide urratzeko.