Azoka eguna napoka hirian
Goizak hotzak izaten dira Cluj Napokan (Errumania), merkurioa nekez heltzen baita gradu positiboak markatzera. Hotzak baita ere, zurbilak, larunbateroko azoka txiki hartan ikusi nituen aurpegiak. Zaila nuen lana, nola murgildu jendartean eta argazki eske hasi
Baina denbora aurrera zihoan, eta saltzaile eta erosleekin nahasi nintzen, bertakoekin blagan. Hasierako aurpegi zurbil eta zorrotz haiek goxotu egin ziren, leundu, eta irribarreak argitu ziren. Argazkiak egiteko ere eskatu zidaten segituan. Placintarie Bar horretan salda bero bat hartu behar izan nuen nire esku izoztuak ez zirelako kamerako botoia sakatzeko gai. Plazera izan zen, dudarik gabe. Izena, ordea, ez dator bat lekuarekin. Zuri-beltza Cluj Napokako larunbateroko azokan arnasten den giroaren lekuko zintzoa da.