AUTOPSIAK

AUTOPSIAK Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, (autos, norbera) eta (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten lau argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak… garai batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino. Argazkilaria forense begiekin hurbildu da paisaia hoietara, bertara joan, bere begiz ikusi, benetan hilik ote dauden egiaztatu eta heriotzaren kausei buruzko zantzuak bildu. https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2022/06/09

Argazkiak: Asier Gogortza

asiergogortza.net

Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, (autos, norbera) eta (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten lau argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak… garai batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino. Argazkilaria forense begiekin hurbildu da paisaia hoietara, bertara joan, bere begiz ikusi, benetan hilik ote dauden egiaztatu eta heriotzaren kausei buruzko zantzuak bildu.