Asmatutako egia
Efektu Digitalen eta Moda Profesionalaren ataletan sari bana irabazi du aurten Los Angeleseko International Photo Awards-en; bi bigarren postu Azpeitiako semearen talentua nazioartean ezagutarazteko. Batik bat moda eta publizitate esparrutik iristen zaizkion eskaerei errealitatea eta fikzioa nahasten duten irudiekin erantzuten die Xanti Rodriguezek, benetako oinarri bati infografiak gehituta eramaten baitu argazkia espazio birtualera. XXI. mendeko teknikak dira, eguneraketa, garaikide izateko.