AnePe Acedo

AnePe Acedo “Dantza urbanoan sekulako talentua dago, baina programatzaileek ez diote espaziorik ematen” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2025/04/23

Argazkiak: Irantzu Pastor @irantzupastor

“Dantza urbanoan sekulako talentua dago, baina programatzaileek ez diote espaziorik ematen”

AnePe Acedo dantzari eta koreografoak (Elorrio, 1998) oso gogoan
du umetan lehendabiziko dantza eta antzerki eskolak jaso zituenean sentitu zuen berehalako konexioa: “Nik hau egin nahi dut”. Ez zen apustu erraza, bidea ere ez da samurra izan, baina une gozoa bizitzen ari da. Madrilen ikasi eta pandemiak behartuta itzuli zen Euskal Herrira. Nagusiki TikToken bidez iritsi zen jende askorengana eta, besteak beste, ETB1-eko 'Gora Bihotzak' saioan, Gaztea irratian edota Makusi plataformako 'Kalaxka' saioan sortu zaizkio lan aukerak. Artistatzat du bere burua, diziplina bakar batekin lerrokatzeko gogorik gabe.