Zwei frauen (Bi emakume)

Zwei frauen (Bi emakume) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zwei-frauen-bi-emakume/@@download/image/20111149615zwei_frauen_joxean_agirre.jpg
2011/11/04
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Joxean Agirre
123.zenbakia
Lau ataletan, lau imitaziotan, banatuta dago honako liburu hau, hain zuzen horixe delako gai garrantzitsuenetako bat: imitazioa. Baina non dago imitazioa eta plagioaren arteko muga? Kopia ala eredutik eratorria? Sorkuntza prozesuan, literatura zein arte munduko adibide ugari aipatu dizkigu Agirrek, baita imitazioak originala gainditu izandakorik ere. Bigarrenik, emakumeekiko pasioa dugu gaitzat, aukeratu beharrari zaion beldurra eta “bikote bizitzari diogun klaustrofobia”.