Zuriñe Rodriguez: "Ez diot inori ezertxo ere eskatzen"

Hamabi urterekin hasi zen igeriketan eta, ama konbentzitzea lortu zuenean, hemezortzirekin, ekin zion triatloian lehiatzeari Zuriñe Rodriguezek (Barakaldo, 1982). Gorengo mailara heltzeko lan gogorra eta jarrera positiboa izan ditu bidelagun.
Igeriketa, txirrindularitza eta lasterketa. Hiruen artean, zein duzu nahiago?
Ezin dizut bakar bat esan, edo denak esango dizkizut. Igeriketatik nator, eta beharbada logikoena litzateke uretan hobeto moldatzea, baina gaur egun ez da egia. Hirurak maila berean gustatzen zaizkit, eta maila berean menderatzen ditut; are gehiago, beharbada nire indargunea bizikleta dela esango nizuke… nahiz eta hasieran bi gurpilen gainean jarri eta lehenengo kilometrotik sufritzen hasten nintzen!
Kirolari askok bezalaxe, zuk ere oso gazte egin zenuen alde kanpora entrenatzera. Argi al zenuen erabakia?
Etxetik irtengo nintzela bai, unibertsitatean hastekoa bainintzen eta ikasi nahi nuen karrera Gasteizen nuelako, baina Madrilera joatea ez zen nire planetan sartzen. Ordura arte soilik hiru lasterketatan hartu nuen parte, horietako bat Espainiako Txapelketa izan zen eta hirugarren postua eskuratu nuen. Selekzionatzaileak nigan jarri zuen arreta, eta goiz batean dei egin zidan, Goi Mailako kirolarientzako Blume erresidentzian eskaera egiteko epea itxi baino bi ordu lehenago, hara joan nahi ote nuen galdezka. Harrituta geratu nintzen, ametsetan banengo bezala… Eskaera berehalakoan bidali nuen, onartu egin ninduten, eta halaxe joan nintzen Madrilera. Lehen urtean Magisteritza ikasi nuen, berandu ibili nintzelako, eta gerora Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikastera pasatu nintzen.
Lehen urtea gogor samarra egin zitzaizun…
Oso gogorra, aldaketa oso erradikala izan zelako! Senideak urrun nituen, eskolako lagunak ere bai, entrenamenduetan jende berriarekin aritzen nintzen… Asko kosta zitzaidan nire txokoa egitea. Izaera bera ere oso ezberdina genuela iruditzen zitzaidan, orain aurkakoa pentsatzen dudan arren! Eta unibertsitatera joateko ere bide luzea egin behar nuen, jende gehien dabilen orduetan gainera. Aldiz, entrenamenduetara egokitzea oso erraza izan zen, Barakaldon igeri asko egiten nuelako eta lan karga gogorrera ohituta nengoelako.
Euskal Herritik bi ordezkari joan zineten iazko Londresko Olinpiar Jokoetara: Ainhoa Murua eta zu. Eskertuko duzu haren sostengua, ezta?
Ikaragarri, lehiakidea beharrean laguna dut. Lasterketetan eta baita haietatik at ere elkarri laguntzen diogu; esaterako, orain urte batzuk, lasterketa batean irabazten utzi zidan Espainia mailako sailkapenean puntuak eskuratu nitzan, berak ez baitzuen ezer jokoan. Gainera, elkarrekin bidaiatzen dugu, telefonoz solasten gara noizbehinka… Euskaldunona ez dakit gene kontua ote den, baina orain urte batzuk espainiar estatuan goi mailan aritzen ginenon artean lau euskaldunak ginen: Llanos anaiak, Murua eta ni. Era berean, azpiegitura egokiak izateak ere asko laguntzen digu.
Zein izan da egin behar izan duzun sakrifiziorik handiena?
Bakar bat ere ez! Oso optimista naiz, eta argi dut 11 urteko ibilbidean triatloiak nik eman diodana baino askoz gehiago itzuli didala bueltan. Ezin izan ditut hainbat gauza egin, baina era berean hiruzpalau aldiz eman diot itzulia munduari, leku zoragarriak bisitatu ditut, jende atsegina ezagutu dut, eta lortutako garaipenak, podiumak, jendearengandik jasotako babesa… ikaragarriak izan dira. Horrekin geratzen naiz, zalantzarik gabe.
Iazko udan Londresko Olinpiar Jokoetan izan zinen eta 44. postua lortu zenuen. Orduko lasterketatik, zer duzu bereziki gogoan?
Dena! Giroa, ostatua, probak, jendea… momentu bereziak izan ziren. Ikusten duzu presiopean aritzen diren punta-puntako kirolariak ere zu bezalakoak direla, bat gehiago, eta hurbiltasun hori sentitzea oso positiboa da.
Badakit gaia korapilatsua dela, baina uste dut Barakaldoko Udalaren partetik ez duzula esperotako babesik jaso, ezta?
Bai, tira… Nik ez diot inori ezertxo ere eskatzen, eta badakit instituzioek egokien iruditzen zaien moduan banatu behar dutela dirua. Baina uste dut, baita ere, eta halaxe esan nien haiei, talde kirolak askoz gehiago baloratzen dituztela, ez dakit zergatik, eta babes ekonomiko handiagoa ematen dietela. Horren aurrean, gaineratu nien, nire irudiak balio asko duela, eta kirolari loturiko hainbat balio positibo transmititzen ditudala, motibazioa eta sakrifizio gaitasuna, besteak beste. Baita emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionean ere! Eta Barakaldoren izena are gehiago zabaldu ahal izango nuke nire maillotean beste edozein publizitate beharrean, Barakaldoko Udalarena eramango banu. Baina hala ere ni oso harro nago Barakaldoko Jolin-a –herriko festetako ikurra– eman zidatelako, eta pregoilari izateko aukeraketan finalera heldu nintzelako. Ea beste urte batean jaiak nire hitzekin hastea lortzen dudan!
Eta orain zer?
Entrenatzen jarraituko dut, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetara joateko helburuarekin. Egoera zaildu egin da, orain arte Espainiako Federazioak ordaintzen zizkigulako bidaiak eta, krisi ekonomikoa tarteko, murrizketak egin behar izan dituztelako. Baina babesle berri bat dut, eta moldatuko naiz. Eta kiroletik at, sukaldaritza ikasten ari naiz, oso gustura nabil. Ea praktikak etxe inguruko jatetxeren batean egin ditzakedan!