Zuria edo beltza

Zuria edo beltza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuria-edo-beltza/@@download/image/2011246883udane_1361548415.jpg
2011/02/04
erreportajea
Udane Goikoetxea
Zuria edo beltza
Sekula atsedenik hartzen ez duten ikerlariek lantzean behin telebistako albistegietan edo egunkarietan egiten dute agerraldia: sinistu ezineko aurkikuntzen berri ematen dute.


Albistegiak aipatuta, eman iezadazue etenalditxo bat egiteko baimena. Albistegiek betegarri asko dauzkate. Itauna informazio atal hauetako zuzendariei: ia zer dela eta bete behar duten informazioa, hain zuzen ere,  betegarriz: kantariak, errepikapenak. Badira sei bider ere ikusi ditudan ezenak eta gertakariak. Zuek?

Absurduena, gai bat landu eta gero, jende artean egiten dituzten itaunketak direla esango nuke. Olmok dio. Eta oraingoan, hara! Bat gatoz.

Gaira itzulita, sekula atsedenik hartzen ez duten ikerlariez berbetan genbiltzan… Ganbara horretatik italiar jatorriko aurkikuntza bat: ardoa solido bihurtu dute. Zatitxo bat ur apur bat daukan ontzian jartzea nahiko litzateke, beraz, ardo bikaina lortzeko! Aspaldiko albisteaz ez da gehiago jakin. Ea Bilbon 1882an proposatutako urpeko ardandegiak suerte handiagoa daukan.

Eta behin urpera salto eginda, ezin ahaztu askok (l)urperatu nahiko lukeen «chacoli» deiturikoa.

Burgosko enpresariek «chacoli» hitza erabiltzeko aukera aldarrikatu zutela gogoratuko duzue askok. Diote deskonforme daudela txakolin hitza, nahiz horren gaztelaniazko ordaina, «chacoli», soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ekoizten diren ardoekin erabiltzeko aukerarekin. Adierazi dutenez, XVI. mendetik dator Burgosko txakolinaren ekoizpena, eta beraz eurek ere izen hori erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Burgosko Diputazioak lurraldeko iparraldean ekoizten den ardoarentzat «chacoli» hitza baliatzeko nahia azaldu zuen. Bertoko Nekazaritza Sailak dio legez ez daukatela horrelako eskubiderik.

Guk aitzakia galanta daukagu, zergatik ez, geure txakolinarekin topa egiteko! Jakinik ez datorrela harira….