“ZURETZAT”

“ZURETZAT” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuretzat/@@download/image/88p60ezinean.jpg
2008/09/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
EZINEAN
88.zenbakia
“ZURETZAT”
Melodietan ez errepikatzea da hardcore melodikoak duen zailtasun handiena. Nota eta akordeak modu originalean jostea gauza zaila da, eta amigo, hori gutxik lortzen dute. Bigarren disko honetan, Ezinean taldekoek pieza politak sortu dituzte, eta oso nabarmentzekoak dira Antifreedom conspiration,  torpedo baten gisa hasten den Kontaidak, edota Gran Hermano. Ezinean-ekoek ordu asko eman dituzte errepidean, eta horrek kalitatea ziurtatzen du, baina, gaur egun, Bad Religionek utzi zuen markaz haratago, inor gogoratzen al Dag Nasty edo Down by Law bezalako taldeen lehen disko arriskatuez? Zer ikasi asko dago haiengandik.