'Zurekin Bat!' galde-erantzunen lehiaketan izena emateko epea zabalik

'Zurekin Bat!' galde-erantzunen lehiaketan izena emateko epea zabalik Lau kideko bi talde arituko dira lehian kultura orokorreko galderak erantzun eta euren ametsa betetzeko dirua irabazteko. Irailetik aurrera jarriko dute martxan ETB1en baina izen-ematea irekia dago jada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zurekin-bat-galde-erantzunen-lehiaketan-parte-hartzeko-epea-zabalik/@@download/image/zurekin bat.jpg
2021/07/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau kideko bi talde arituko dira lehian kultura orokorreko galderak erantzun eta euren ametsa betetzeko dirua irabazteko. Irailetik aurrera jarriko dute martxan ETB1en baina izen-ematea irekia dago jada.
'Zurekin Bat!' galde-erantzunen lehiaketan izena emateko epea zabalik

Telebista atsegin baduzu eta sofatik lehiaketetako galdera guztiei erantzuten dien horietakoa bazara, adi!  Euskal Telebistak Zurekin Bat!  lehiaketa berria jarriko du martxan ETB1en, eta lehiakideen bila dabil. Lehiaketa irailean hasiko da, astelehenetik ostegunera, eta galde-erantzunen formatuko saioa izango da. 

Lau kideko bi talde arituko dira lehian, nor bere ametsa betetzeko asmoz. Izan ere, lehian arituko diren taldekideek partekatzen duten ametsa betetzeko erabiliko dute irabazitako dirua. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar eta helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa lortzea izango da. Taldekideek (familia, kuadrilla, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute, kultura orokorreko galderak erantzun beharko baitituzte hiru txandatan. Horretaz gain, azken erronka bete beharko dute saria eskuratzeko. 

Talde bakoitzak egunero aldatuko den bozeramailea izango du, eta lidergoa taldeko lau kideen artean txandakatuko da. Berezitasun bat ere bada, ordea; taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariek baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta eurek erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igo egingo da. Zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera! 

Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da 618 55 34 23 telefono zenbakira deituz edo  zurekinbat@k2000.com helbidera e-maila bidaliz.