Zure txakurraren benetako adina ez da pentsatzen zenuena

Zure txakurraren benetako adina ez da pentsatzen zenuena Urte bat zazpi giza urte denaren formula klasikoak ez du balio txakurren benetako adina kalkulatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-txakurraren-benetako-adina-ez-da-pentsatzen-zenuena/@@download/image/1_Moonpigs-cutest-dogs.jpg
2021/11/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urte bat zazpi giza urte denaren formula klasikoak ez du balio txakurren benetako adina kalkulatzeko.
Zure txakurraren benetako adina ez da pentsatzen zenuena
Bi urte dituenean nerabezaroan sartzear dagoenaren txantxa ohikoa izaten da, zazpi gehituta hamalau direlako. Bada jada txantxa horrek ez du balio. Urtebeterekin jada da helduak dira txakurrak. Izan ere, txakurren adina kalkulatzeko erabili izan da den formula gezurtatua egin du berriki burutu den ikerketa batek. 

San Diego (Kalifornia, Estatu Batuak) unibertsitateko medikuntza fakultateak egin duen ikerketaren arabera txakurren zahartze abiadura uste genuena baino azkarragoa da. Honela, txakur batek urtebete duenean jada gure 30 urtetan dago, bi urtetan 40 ditu eta lau urterekin gizakion 54 urte inguru ditu gutxi gorabehera. 

Baliteke horrek azaltzea, zenbait kasutan, lau urterekin jada jolasteko gogorik ez edukitzea, nahiz eta zaila den berau hautematea, ez baitute gizakiok pairatzen dugun 40 urtetako krisirik. Txakurraren lehen urteetan zahartzea azkarrago gertatzen da. Gero egonkortu egiten da, honela, 14 urterekin gizakion 70 edukiko lituzke. Honela, hurrengo 10 urteetan lehengo 4 urteetan baino askoz motelago zahartzen dira. Beraz, labradore bat bizi ohi den 12 urteak, gutxi gora behera gizakion 70 urteen parekoak dira. 
 
Ikerketak aldaketa epigenetikoetan erdiratu da 100 zakur baino gehiagoren DNA aztertzerakoan. Txakur kumeetatik adin guztietako txakurretaraino aztertu dira. DNA modifikazioek geneak aktibatu edo desaktibatu ditzakete eta baita metilo taldeak deitutako molekulak ere. Txakurrek gurearen modu ezberdinean pilatzen dituzte azken hauek. Lehen urteetan, metilo gehiagoz kargatuak daude txakurrak gizakiekin alderatuz, eta honenbestez gehiago zahartzen dira. Alabaina, adituek ohartarazi dute arraza gehiagorekin ikerketa ezberdinak beharrezkoak direla emaitza hauek erabat baieztatu ahal izateko. Litekeena da arrazaren arabera emaitzak aldatzea, txakur mota bakoitzak bizi itxaropen ezberdina baitu.