Zure txakurrak soldataren %9 xahutzen du

1.282 euro. Hori da txakurren jabeek bataz-beste urtean gastatzen duten diru kopuruan, behintzat Espainia mailan. Soilik albaitarira egindako bisitetan, urtean 352,42 euro gastatzen ditugu txakurren jabeok; bertan sartuko lirateke kontsultak, elikagai gehigarriak, txertoak eta desparasitazioak. Janaritan, aldiz, 839,76 euro inbertitzen dugu, diru kopuru totalaren %65 hain zuzen.
Asko ala gutxi ote? Kontuan izan urtero amorruaren aurkako txertoa jarri behar zaiela eta lau barne desparasitazio behar dituztela; hori soilik 40-50 euro dira (txertoa) eta25-30 euro gehiago parasitoen aurkako pilulengatik. Hortik aurrera, txakurrak albaitaria beste egoerengatik bisitatzen badu, aurrekontua igotzen joango da. Eta berdin erosi daitezkeen jostailu eta sariekin, oporretara joateagatik alokatutako laguntzarekin, ileapaindegira egindako bisitekin, eta jabeek egin ditzaketen hamaika gastuekin.
Gainera, etxeko animaliak mantentzeko produktuak nabarmen garestiak dira, %21 BEZ-a dutelako, albaitarira egindako bisitak barne. Horregatik, gure lagun iletsuak gaixotzen diren bakoitzean osasun sistema pribatuaren zaplasteko ekonomikoak jasaten ditugu jabeok.
Guztiarekin, bataz-besteko soldata baten ( urtean 17.482 euro esaterako) %9 irensten dute gure etxeetako animaliek, urtean 1,282 euro. Azken urteetan gainera, haurrak ordezkatu dituzte etxeko animaliek, eta egun, gehiago dira maskotak jaiotako haurrak baino. Espainian, 15 urtetik beherako 6.900.000 milioi haur daude, eta etxeko animaliak aldiz 13 eta 22 milioi bitarte dira, horietatik 6 milioi txakurrak. Gainera, millenialen %70 etxeko animaliak ditu edo izan nahiko lituzke. Eta zuk, zenbat inbertitzen duzu etxeko lagun iletsua zoriontsu mantentzeko?