Zure txakurra koronabirusarekin kutsatu daiteke?

Covid-19 birusa geldiezin zabaltzen doa munduan zehar, eta asko beren etxeko animaliekin kezkatzen hasi dira. Posible ote maskotak koronabirusarekin kutsatzea? Hong Kong-en kasu posible baten inguruko informazioa zabaldu da, baina dirudienez, txakurrak ez du virusik.
Azken informazioen arabera, txakur honen jabea koarentenan jarri dute koronabirusarekin kutsatuta dagoelako, eta harekin batera txakurra ere ikertu dute; animaliaren sudurrean birusaren zantzuak topatu dituzte, baina ez bere organismoan. Gauzak horrela, oraingoz ez da gizakietatik etxeko animalietarako transmisiorik ezagutu.
BAINA, GERTA DAITEKE?
Dirudienez, orain arteko ikerketa guztien arabera aukera gutxi daude gizakiek beren maskotei birusa transmititzeko. Dena den, hainbat gomendio eman dituzte; eskuak garbitu maskotak ukitu baino lehen eta ondoren, muxuak ematea ekidin eta birusa izanez gero, kontaktua eten. Gainera, jabeek birusa dutela konfirmatzen bada, etxeko animaliek ere koarentena bete beharko dute.