“ZURE SOSLAIA OSATZEN DUTEN USAIN...”

“ZURE SOSLAIA OSATZEN DUTEN USAIN...” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-soslaia-osatzen-duten-usain/@@download/image/86p72Kum.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: B. Malone
KÜM
86.zenbakia
Dut, Izaera, Lisäbo… zein deabru klase ibili ote da Bidasoa inguru horretan, halako soinu piztiak eragiteko? Zer egin ote diegu Irun eta Hondarribia inguruko aingerutxoei, aukera duten bakoitzean, gure belarriak txiki-txiki egin ditzaten? Bidasoako harrobiak sano jarraitzen duela erakusteko, hemen dira txerren berriak: Küm. Abestien hasierako zati instrumentaletan post core manerak dituzte, baina erritmo aldaketak bata bestearekin korapilatuta, maiz iristen dira trash-eraino. Kontuaz zerbait dakien Karlos Osinaga arduratu da produkzioaz. Zaildutako tinpanoentzat soilik.