Zure logelan eskegi zenituen hamabost poster
Aitortu! Poster hauetako zenbat eskegi zenituen zure gelako paretetan?

Musika talde gogokoena, film mitikoak, uneko famatuak, telesailetako pertsonaiak, zure futbol taldea... Edozein aitzakia ona zen logelako paretak edertzeko. Mugikorretan argazkiak pilatzerik ez zegoen garaian, nerabeek aldizkariak erosten zituzten, bertako argazki eta posterrekin dekorazio lanak egiteko. Horietako hamabost poster mitikoenak berreskuratu ditugu; hauetako zenbat egin ziren zure gelako paretetan eskegita?