Zure bikotearen puzkerrek bizia luzatuko dizute

Zure bikotearen puzkerrek bizia luzatuko dizute Hurrengoan zure ondoan puzker bat botatzen dutenean, sakon hartu arnasa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-bikotearen-puzkerrek-bizia-luzatuko-dizute/@@download/image/_requisitos_para_ser_una_persona_normal.jpg
2018/03/26
albiste-laburra
Hurrengoan zure ondoan puzker bat botatzen dutenean, sakon hartu arnasa!
Zure bikotearen puzkerrek bizia luzatuko dizute

Inork onartzen ez duen arren, denok egiten dugun zerbait da puzkerrak botatzearena. Ez da oso atsegina, baina bai beharrezkoa. Bikote harremanetan ere, inflexio puntu bat egoten da bestearen aurrean puzker batek ihes egiten digunean. Hemendik aurrera ordea, ez ezazu ihes egin! Hartu sakon arnasa eta gozatu, bizia luzatuko dizute eta!

 

 

Dirudienez, gure gorputzak sortzen dituen gas kirasdun horiek hainbat gaixotasunei aurre egiten laguntzen dute, bizia urte batzuez luzatuz. Horren arduraduna sulfuro hidrogenatua omen da; gas hau esteetan sortzen da, eta gure gorputzean onura handiak eragiten omen ditu. Beraz, gaur etxean bikoteak puzker bat botatzen badu, ez egin ihes!