Zure arreta hackeatzen ikasi!

Zure arreta hackeatzen ikasi! Ez, multitasking-a ez da existitzen... baina behingoz zure arreta mantentzen ikasi nahi baduzu, adi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zure-arreta-hackeatzen-ikasi/@@download/image/mente.jpg
2019/02/07
berria
Ez, multitasking-a ez da existitzen... baina behingoz zure arreta mantentzen ikasi nahi baduzu, adi!
Zure arreta hackeatzen ikasi!

Albiste hau irakurtzeko zure arreta ezinbestekoa dugu, baina lasai; hemendik aurrera, ez zara horrenbestetan distraituko. Azkenaldian modan dagoen multitasking kontzeptua ez dela existitzen jakin berri dugu; hau da, gauza asko aldi berean egiteak ez duela benetan funtzionatzen. Smartphonen eta etengabeko estimuluen garaian bizi gara, eta gure arreta arriskuan dago. Konponbidea? Zure burmuina hackeatzea!

Datuak hor daude; bataz beste, 150 aldiz begiratzen dugu mugikorra, eta 5 ordu inguru eskaintzen dizkiogu egunean. Distraiturik bizi gara; ezerk ez du osoki gure arreta erakartzen 10 segundo igarota. Arrazoia? Gure arreta erreklamatzen dute etengabe. Hala, ziur aski artikulu hau irakurtzen ari zaren bitartean bizpahiru Whatsapp mezu jaso dituzu, edota email bat iritsi zaizu... eta listo, galdu dugu zure arreta.

Irakurtzen jarraitu duzu? Zorionak! Arreta mantentzeko hainbat gomendio dituzu jarraian:

1) ARIKETA FISIKOA: Kirolaria ez bazara, hemen duzu aitzakia berri bat! Kirolak ez du soilik zure fisikoa hobetzen, baita zure osasun mentala ere. Gainera, pentsamenduak lasaitu eta ordenatzeko ariketa fisikoa primerakoa da.

2) LO EGIN: Zortzi ordu lo egitea ona da, baina garrantzitsuena loaren kalitatea da. Horregatik, meditazioa gomendatzen dizugu; horrekin batera, badira atsedenarekin lagunduko dizuten elikagaiak, jogurta edota ahuakatea kasu.

3) ZURE BURUA ENTRENATU: Hau da gomendio garrantzitsuena. Gure arreta kaltetzen duten elementuak identifikatu behar ditugu, eta aldendu; mugikorra arazoa bada, utzi etxean. Ez da mundua eroriko. Ikasteko, batzuek isiltasuna behar dute, beste batzuek musika; lasai, musika lasaigarri aparta baita, beraz, aurrera! Egunero, saiatu zure arreta 10 minutuz mantentzen gutxienez; pixkanaka hobetzen joango zara!