ZULOZALE.COM: zuen koadrila birtuala

ZULOZALE.COM: zuen koadrila birtuala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zulozalecom-zuen-koadrila-birtuala/@@download/image/93p12sarezulo.jpg
2009/02/06
erreportajea
Joan den urteko abenduan, GAZTEZULOk internet zerbitzu berria sortu zuen: ZULOZALE.COM. Lagunak egiteko, jendea ezagutzeko, iritzi eta afizioak partekatzeko… hemen duzue ZULOZALE.COM!

ZULOZALE.COMek berezitasun bat du: GAZTEZULOren inguruan gabiltzan guztien arteko topagunea izan nahi du, koadrila moduko bat, lagunarte erraldoi bat. ZULOZALE.COMek elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu aldizkariko langile eta kolaboratzaileak, aldizkariaren harpidedun eta irakurleak, GAZTEZULO.COM weborrialdearen erabiltzaileak… denak. Elkar ezagutzeko eta elkarrekin zaletasunak partekatu eta gozatzeko tokia izando da ZULOZALE.COM. Eta noski, beste zenbait atari eta zerbitzaritan ez bezala, euskara izango da hizkuntza nagusia…

Zuk ere bai

GAZTEZULO aldizkariak 6.500 harpidedun ditu Euskal Herri osoan. Pentsa ezazue nolako koadrila birtuala sor dezakegun guztion artean! Zenbat herritan egin ditzakegun adiskideak! Urrutikoak edo gertukoak, txikiak edo altuak, berritsuak, isilak… sekulako unibertsoa! Hala ere, ez da derrigorrezkoa aldizkariaren harpidedun izatea ZULOZALE.COMen parte hartzeko. Edonork sortu ahal izango du bere kontu propioa, zuk ere bai!

Nola erabili?

Oso erraza da, sinpleago ezin! Hasteko, sar zaitez www.zulozale.com helbidean. Lehenik, "Hasi saioa" atala klikatu beharko duzu. Ondoren, erabiltzaile bezala alta emateko aukera saka ezazu. Behin datuak sartuta, "Kontua sortu" izeneko aukera klikatu, eta kitto. Ongi etorri zulozaleon topagunera!

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Behin zure kontua sortuta, zure zaletasunen berri eman beharko duzu. Zeintzuk dira zure zaletasunak? Zer egin nahi duzu bizitzan? Zer lortu duzu eta zertan eman duzu amore? Zure nahiak eta gainontzeko gaztezulotarrenak lotuta, sare ederra sortuko dugu.

Sor ezazu kontua eta eskuratu oparia



ZULOZALE.COMen kontua sortzen duzuen guztiek, opari sinple bezain ederra jasoko duzue etxean: GAZTEZULOren kamiseta edo karpeta bana. Horretarako, sartu ZULOZALE.COMera eta sortu zuen kontua. Ondoren, bidali zuen datuak helbide honetara; info@zulozale.com. Ez galdu denbora. Zeren zain zaudete?