Zuk Zeuk lehiaketa martxan!

Zuk Zeuk lehiaketa martxan! Badator Ginakana erraldoia, ekainaren 8tik 12ra bitarte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuk-zeuk-lehiaketa-martxan/@@download/image/IMG-20190405-WA0032_tokikom_700x700.jpg
2020/06/02
berria
Badator Ginakana erraldoia, ekainaren 8tik 12ra bitarte!
Zuk Zeuk lehiaketa martxan!

Feel My Way Kooperatibako Euskal Herriko gazte ekintzaileek Zuk Zeuk Lehiaketaren final handia izango den online lehiaketa antolatu dute ekainaren 8tik 12ra bitartean. Bi hilabeteetan zehar Garapen Jasangarrirakorako Helburuak landu dituzte Euskal Herriko hainbat ikastetxetan eta, orain, hauetako bostek final handia jokatuko dute, non ehun gazte baino gehiago hartuko dituen. Ekitaldiak izanez formatu berritzailea zuen: leku jakin batean ez ezik, Donostiako puntu ezberdinetan mugituz ibili behar ziren gazteak, aurretik lehiaketan landu dituzten gaien inguruan erronka ezberdinei aurre eginez. Orain horrelako ezer egitea posible izango ez den arren, ukitu berritzaile hori mantentzeko modua aurkitu dute.

Gai hauetako hainbat lerro jorratuko dira Zuk Zeuk lehiaketaren final handian, bakoitza babesle den eragile hauetako batek proposatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duena:

  • Belaunaldien arteko elkartasuna Adinberri eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
  • Hazkunde ekonomiko inklusiboa Laboral Kutxarekin batera.
  • Elikadura eta kontsumo Jasangarrirakoa Hazirekin batera.
  • Mugikortasun iraunkorra Mugirekin batera.
  • Etorkizuneko Hezkuntza Mondragon Team Academy-rekin batera.

Gazteak 35 taldetan banatuta egongo dira, eta plataforman zehar erronkaz erronka ibiliko dira puntuak biltzen. Parte hartzen duten ikastetxe guztiek 1.000 euro eurotik hasi eta 5.000 euro arteko sariak izango dituzte. Hauek dira ikastetxe finalistak:

  • Irungo Hirubide BHI
  • Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHI
  • Lasarte Oriako Oriarte BHI
  • Beasaingo Andramendi Ikastola
  • Pasaiako IPI Karmengo Ama

Ekimenak Euskal Herriko 10 eragileren babesa jaso du, tartean Gipuzkoako Foru Aldundia bera edota Laboral Kutxa eta Adinberri bezalako eragile publiko zein pribatuak. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesleei, dinamika eta finala bera ospatzea ahalbidetzeagatik.

Zuk Zeuk: Ikas bidaien iraultza

Nerabezaroa aldaketa, proba eta aurkikuntza garaia da, eta gazteak askotan galduta aurkitzen dira haien heltze prozesuan. Munduan gertatzen denari kasu handirik egiten ez diete, haien munduan baleude bezala, burbuilaren barruan oraindik.

Kontuan izanda, etapa honetan burbuila hori apurtzen hasten den unea dela, Feel My Wayn dugun helburua errealitatearen nozio lokal eta internazionala ematea da. Poliki poliki egunerokotasuneko erabakiak kontzienteki hartzen hasi eta norberak bere inguruan non eragin edo ekarpena non egin dezaketen jakiteko bidea erakustea , gazteek ikusi dezaten uste baino gaitasun eta garrantzi handiagoa dutela egoera ezberdinen aurrean.

Honen aurrean, Feel My Way Kooperatibak Zuk Zeuk Lehiaketa sortu du, eta lehiaketa izanik gazteen arreta eta parte-hartzea lortzeko modua, haien interesekoa den zerbait tartean dagoela da: ikas bidairako deskontua. Izan ere, haientzat adin horietan preokupazio bat den finantziazioaren gaiari konponbide bat aurkeztu zaio. Bestela ere errifa, bonboi eta jertseak saltzen aritu dira gazteak, baina dirua lortzeko modu aberasgarriago bat da hau, azken batean, iraunkortasunari loturiko gaiei buruz pentsarazteko balio izan baitu.

Hemen duzu Zuk Zeuk Egunaren lehen edizioko bideoa:

 

Feel My Way Kooperatiba

Feel My Way Kooperatiba 18 urteko gazte batzuek sortu zuten. Haien helburua ingurune erakargarriak sortzea zen, gazteek esperimentazioaren bitartez dituzten gaitasunez ohartu daitezen.

Bost urte daramatzate, Euskal Herriko 14-18 urte bitarteko gazteentzat udarako atzerriko esperientzia eta ikas bidai alternatiboak antolatzen; guztiak ginkana eta erronketan oinarritutakoak. Zuk Zeuk Egunaz eta ikas bidaiez gain, udarako  esperientziak ere antolatzen dituzte: Europan zeharreko 15 eguneko Interrail bat eta ingeles murgiltze-programak AEBtan.