“ZUHAITZ OKERRETAN GORA NOA”

“ZUHAITZ OKERRETAN GORA NOA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuhaitz-okerretan-gora-noa/@@download/image/91p84rafa.jpg
2008/12/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
RAFA RUEDA
91.zenbakia
Zuhaitz okerretan gora doala dio, baina ez gaude konforme. Rafa Rueda gora doa, baina zuhaitz okerretan ez, behintzat. Disko hau pauso berria da Ruedaren bilakaeran, eta pieza ederrez josia dago. Bereziki gustatu zaigu Paris 1919 kanta, horko unibertsoa eta gitarra moldaketak. Eta asko gustatu zaigu Goiz batez izeneko abesti argitsu eta baikorra, haize zirimola bat dirudiena. Rafak marrazki arriskatuak egiten ditu ahotsarekin, baina ez da sekula amiltzen. Bestalde, azpimarratzekoak dira Fernando Saunders baxujotzailea eta Joseba Irazoki gitarrajolearen ekarpenak. Ederki.