ZORTZI KILOMETROKO ZUHAIZTIA AFRIKA (ETA MUNDUA) SALBATZEKO

ZORTZI KILOMETROKO ZUHAIZTIA AFRIKA (ETA MUNDUA) SALBATZEKO Afrikako 11 herrialdek sortutako ekimenak desertuaren zabalkundea gelditu nahi du lehorte eta gosetearekin amaituz. Proiektu jasangarri hau “Harresi Handi Berdea” (Great Green Wall) bezala ezagutzen da eta 2007an abiatu zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortzi-kilometroko-zuhaiztia-afrika-eta-mundua-salbatzeko/@@download/image/ggw_icon.jpg
2019/04/25

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Afrikako 11 herrialdek sortutako ekimenak desertuaren zabalkundea gelditu nahi du lehorte eta gosetearekin amaituz. Proiektu jasangarri hau “Harresi Handi Berdea” (Great Green Wall) bezala ezagutzen da eta 2007an abiatu zen.
ZORTZI KILOMETROKO ZUHAIZTIA AFRIKA (ETA MUNDUA) SALBATZEKO

Proiektu zoragarri hau Afrikan gune zabal berde bat landatzen dabil. Behin bukatuta landaretza 8.000 kilometroz hedatuko da elikagai iturri izateko helburuarekin eta horrela milioika afrikarrei etorkizun hobe bat ziurtatuz, beraiek baitira aldaketa klimatikoa gehien sufritzen ari direnak.

Harresi Handi Berdea bukatzen denean gure planetako bizirik dagoen egiturarik handiena izango da. Harresi berde hau Sahel eskualdean (Tunez) hasten da, Saharako desertuaren hegoaldeko mugan, planetako lekurik pobre eta lehorrenean hain zuzen.

Lurraren berotzearen ondorio gogorrenak sufritzen ari dira Sahel-eko inguruetan, bertako milioika biztanleri eragiten dielarik goseak, lehorteak, baliabide naturalak lortzeko lehiak eta miseriatik ihesi Europarako migrazio masiboak. Proiektu honek arazo hauek gutxitzea du helburu, bai zonalde horretan eta baita Afrika puntatik puntara zeharkatuz beste hainbat lurraldetan ere. Arnas berri bat Afrikarentzat eta mundu osoarentzat.