Zortzi egun igogailuan

Emakume batek zortzi egun eman ditu bere etxe barruko igogailuan harrapaturik Sitgesen (Bartzelona). Eraikineko elektrizitate hornidura matxuratu egin zen bera barruan zela eta halaxe pasatu ditu 192 ordu, harik eta senitartekoek bere falta sumatuta suhiltzaileei hots egin zieten arte. Gezurra badirudi ere, nahiko egoera onean aurkitu zuten emakumea. Hori bai biziraupen gaitasuna!