Zorionak Bomberenea!

15 urte bete ditu Bomberenea gaztetxeak. Tolosako suhiltzaileen eraikina zaharrak bizia hartu du azken urteotan, autogestioa ardatz. Kontzertuak, antzerki eta bertso emanaldiak, musika jaialdiak, dokumental eta bideo proiekzioak, hitzaldiak, disko grabaketak
zer ez dute egin kolorez beteriko horma horien artean? Kultur sortzaile eta bultzatzaile den kolektiboa indartsu hasi da, hala jarraitzeko asmoz.