Zombiewood

Zombiewood https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zombiewood/@@download/image/jokoa_zoombiewo_1385481599.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Sergio Peña @segixnet (larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: (Android, IOS)
146.zenbakia
Zombiewood
Zombiwood-eko protagonista akziozko filmetako aktore espezialista bat da. Zonbi apokalipsia Los Angeles hirira heldu da, zinearen hiriburura. Hori dela eta, zine ekoizle batek benetako zonbien eszenak filmatzeko erabiliko du egoera. Eta gure protagonistaren lana eszena horietan zonbiak tiroz akatzea izango da. Horretaz gain, eszena bakoitzean zeregin ezberdin bat ere izan dezake: pasteltxo bat gose diren zonbiengandik defendatu, sute bat itzali, lasterketa batean parte hartu edota estutasunean dagoen ume bat salbatu. Jokoa umorez beteta dago, eta erraz jokatu daiteke pantailan dauden bi joystick birtualak erabilita.