Zirujauen borroka

Zirujauen borroka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirujauen-borroka/@@download/image/81p12zirujau.jpg
2012/12/13
berria
Inoiz gertatu al zaizu, ebakuntza gela batean, zirujauak elkarren aurka borrokan hastea? Belgradeko gaixo batek horrelako esperientzia surrealista bat izan du. Antza, Spasoje Radulovic doktoreari ez zitzaion gustatu Dragan Vukanic lankideak egindako iradokizun bat, eta belarritik heldu ondoren, egundoko masailekoa eman zion. Ondoren, sendagile laguntzaile batek ebakuntza amaitzen zuen bitartean, beste biek hor jarraitu zuten, borroka bizian. Ondorioak? Behatz bat apurtuta, hortzen bat “galduta” eta ebakiak ezpainetan. Gaixoa? Onik.