ZIRT-ZART: HAIZEA ARANA
Haizea Arana (Eskoriatza, 2001) BERTSOLARIA eta bertso eskolako irakaslea da. Bertsolari gazteek sorturiko 'eRRe' ikuskizunean parte hartzen du. Argiaren 'Berezkoa Ta Naturala' Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podcastean parte hartu zuen. Erritmo azkarrean erantzun dizkigu honako galderak.
“Hil aurretik Aner Peritzekin elizatik ezkontzea gustatuko litzaidake”
- Sekula egin ez dizuten zer galdera egitea gustatuko litzaizuke?
Gehiago gustatzen zaizkit eman ez dizkidaten erantzunak. - 'Clickbait' egiteko zein titularren protagonista izatea gustatuko litzaizuke?
Haizea Arana hil egin da. - Zein da deskargatu duzun azken app-a?
Pou.
- Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
Egunero dutxatzea. - Zer dio bidali duzun azken Whatsapp mezuak?
“Barkatu berandu erantzutea...”. - Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
Gure etxera edozein ordutan etortzea janaririk ekarri gabe. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Ez dakit”. - Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Puntuala izatea eta goiz esnatzea. - Hil eta berriz itzuli ahalko bazina, pertsona, animalia edo gauza izanik, zer edo nor aukeratuko zenuke?
Uste dut hilda geldituko nintzatekeela. - Hil aurretik egitea gustatuko litzaizukeen zerbait?
Aner Peritzekin elizatik ezkontzea.
- Nola hil nahiko zenuke?
Etzanda. - Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Kirola egitea. - Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
Gure animaliak - Kantu kolore. - Deskribatu zure bizitza bost hitzetan.
Nekea, gosea, negarra, barrea eta koloretako galtzerdiak.
- Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Goizeko seietan esnatu eta mendi buelta bat eman. Bueltan, tea gosaldu eta unibertsitatera joan. Tuper hotz bat bazkaldu eta liburutegira joan lanak egitera. Arratsaldean etxea garbitu, batez ere bainuontzia. Gauean nire pisukideekin El Hormiguero ikusi eta goiz lotaratu. - Zure damurik handiena?
Galdetegi honi baiezkoa eman izana. - Hilabete honetan gertatuko den zeren zain zaude?
Soldata. - Esan eta berehala damutu zaren esaldia?
“Bai, egingo dut, mila esker.” - Zer hitz gustatzen zaizu gutxien?
Bai. - Zer hitz duzu kutunen?
Igaraba.