Zirkua epaitegietan

Kazastango Almaty zirkuak 200 bat euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio lau urteko ume bati, karteletan hala iragarri arren, eskaintzen duen espektakuluan ez delako lehoirik ezta tigrerik ageri. Irina Golovinak felidoak ikustera eraman zuen semea, baina halakorik ez, eta txikia desengainatuta atera zen. Emakumeak zirkua auziperatu zuen eragindako "kalte morala" argudiatuta, eta epaiak bere alde egin du.