Zintzilik

Sekula okurritu al zaizu amildegi batean bizitzea? Emma eta Daviden betiko ametsa izan da naturaren erdian etxe bat izatea, eta aukera guztiak aztertu ondoren, amildegi batean eraikitzea erabaki dute, Victorian, Australiako hego-mendebaldean. Proiektuaren sustatzaileen arabera, lanpernetan oinarritu dira: "lanpernak itsasontzietan itsatsita mantentzeko gai baldin badira, eraikin hori amildegian zintzilikatu ahal izango dugu". Aurrez fabrikatutako bost moduluk osatzen dute eraikina eta altzairuzko habeen bitartez lotuko dute arrokara. Barruan, noski, ez dira faltako barbakoa eta spa eremua!