Zurriolako Butaka!

Zurriolako Butaka! Euskal Herrian zazpiak bat, eta Donostiako Zinemaldian zazpiak bat: euskarazko sei komunikabide eta zinemazaleen elkargune izango da Zurriolako Butaka saioa aurten ere. Kanalduderen baturarekin, taldea osatu eta kalitatezko aurrerapausoa eman genuen iaz, eta bide horretan jarraitzea izango da aurtengo asmo nagusia: euskal ekoizpenetan buru-belarri lanean ari diren profesional zein sortzaileei ahotsa ematea, taxuzko programazio fresko eta erakargarri baten bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinemari-eskainitako-euskarazko-telebista-saio-bakarra-ostiralean-itzuliko-da/@@download/image/EEqUZ3qW4AAgomX.jpeg
2019/09/18
Euskal Herrian zazpiak bat, eta Donostiako Zinemaldian zazpiak bat: euskarazko sei komunikabide eta zinemazaleen elkargune izango da Zurriolako Butaka saioa aurten ere. Kanalduderen baturarekin, taldea osatu eta kalitatezko aurrerapausoa eman genuen iaz, eta bide horretan jarraitzea izango da aurtengo asmo nagusia: euskal ekoizpenetan buru-belarri lanean ari diren profesional zein sortzaileei ahotsa ematea, taxuzko programazio fresko eta erakargarri baten bidez.
Zurriolako Butaka!

Anabel Arraizak aurkeztuko du saioa bigarrenez, eta askotariko gonbidatuak jasoko ditu Kursaal jauregiaren behealdeko gure platoan. BERRIA taldeko Urtzi Urkizu izango du lagun, aurten platoan izango baita, egunero kazetari, kritikari edo bestelako lagunen batekin, Zinemaldiaren bidea nolako izaten ari den azaltzeko.

Gure jardunari estuki lotuta, sare sozialen bidez zabaltzeko eduki arin eta informalen aldeko apustua egingo dugu GAZTEZULOn. Gazteek ere beren tokia topatuko dute horrela Zinemaldiaren zurrunbiloan.

IRUTXULOKO HITZAK, ostera, donostiarren Zinemaldia ekarriko du lehen lerrora euskal zinemaren erakusleiho izango den saioan. Hiriko profesionalak oinarri hartuta, 67. edizioan protagonista izango diren hainbat gai eta proiektuei eutsiko diote.

Aurkezpen saioan izan ez badira ere, oinarrizkoa izango da Bidarraiko KANALDUDE TELEBISTAko lagunen ekarpena. Hiru lagun arituko dira egunero programaren ekoizpen lanetan eta, gainera, atal berri baten estreinaldia iragarri dute: Zinetika. Zinemaldiak sortzen duen burbuila handia ibilarazten duten pertsonen itzaleko lana erakustea izango da atal honen xedea: izan pantaila gibeleko lanak, eszena gainekoak… Finean, Zinemaldia barnetik bizitzeko aukera eskainiko dute egunero.

Amaitzeko, euskal zinemagintzaren ekosistema aberatsean jarriko dute fokua ZINEAn. Aurrez egin ohi izan duten bezala, bideo elkarrizketa eta pilulatxo laburren bidez gerturatuko dituzte sortzaile zein profesionalen adierazpen eta bizipenak publiko zabalera. Besteak beste, Izibene Oñederra ilustratzaile eta zuzendaria, Iñaki Gomez ekoizlea, Loic Legrand zinegilea… 

Bada, saioa ZINEAren atarian,  IRUTXULOKO HITZAGAZTEZULO eta BERRIA hedabideen webguneetan eta HAMAIKA nahiz KANALDUDE telebista kateetan ikusi ahalko da. Egunero 19:00etatik aurrera zabalduko dugu Internet bidez, Kanaldudek, bere aldetik,  20:00etan emitituko du, eta Hamaikak 22:00etan. Horrez gain, #Zbutaka traola erabiliko dugu saioko kideek gure jarduna sareetan zabaltzeko.

 

ZURRIOLAKO BUTAKA 2019