Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara? Hollywoodzaleak

Astebete eskas falta da Donostia Zinemaldiaren64. Edizioak bere alfonbra gorria zabaldu dezan, eta dagoeneko aurtengosorpresa handienak badakizkigu. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai;aukeratu al dituzu zure gustoko filmak? Zure burua pixka bat galduta ikustenbaduzu, ez larritu; hemen gomendio batzuk topatuko dituzu zuk ere gozatudezazun!!
Hollywood zaleak:
Hollywood munduak liluratuta zaitu? Izar handien sinadura eta argazkien atzetik ibiltzen zaren horietakoa zara? Hala bada, ez galdu honako filmak Zinemaldian!
- Snowden: OliverStoneren azken filma, Snowden, Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiaketazkanpo. Zuzendari estatubatuarraren azken lanaren Europako estreinaldia izangoda. Filma aurkeztera etorriko da Joseph Gordon-Levitt, Inception (2010), Looper (2012), Don Jon (2013) eta The Walk (2015) filmetako aktorea.
- American Pastoral: filmaren Europako estreinaldiaDonostia Zinemaldian izango da. Ewan McGregor da filmaren zuzendari etaprotagonista. Aktore eskoziarrak Donostia saria eskuratu zuen 2012an, etaaurten Sail Ofizialean lehiatuko da, kameren atzean egindako lehendabizikolanarekin.
- Arrival: Denis Villeneuveren (Trois-Rivières,Quebec, 1967) proposamen berriak, itxiko du Perlak saila. Zientzia-fikziokothrillerrean Amy Adamsek antzeztutako hizkuntzalari bat da protagonista. Harklurreratu berri diren estralurtar batzuek zer asmo duten aurkitu beharko du.
- Donostia Sarien bi filmak: Bai Ethan Hawkeprotagonista duen Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filma zein Sigourney Weaver aktore duen J.A.Bayonaren A Monster Calls filma zure gustokoak izango dira.
Eta bihar: Ze zinemazale friki mota zara? Haragi freskoa.
Aurreko eguneko gomendioa:

ZE FRIKI MOTA ZARA?
Noizbait gertatu al zaizu zinemaldian film batekin lo gelditu izana? Edota aretotik irtetea? Eskaintza amaigabe horretatik aukeratu ezinik zabiltza? Oraindik garaiz zaude zure film gogokoenak hautatzeko; gaur, kulturetek galdu ezin dituzten hiru film!
Kulturetak:
- Voyage à travers le cinéma français: Bertrand Tavernier-en azken filmak inauguratuko du lehiazko lehen Zabaltegi-Tabakalera saila. Terence Davies, Lav Diaz eta Jim Jarmusch-en lanak ere aurkeztuko ditu, besteak beste. Tavernier-en azken filma bere herriko zinematografian zeharreko dokumental bat da.
- La fille de Brest / 150 Milligrams: filmaren Europako estreinaldiak emango dio hasiera Zinemaldiari. Emmanuelle Bercot frantses zuzendariaren bosgarren lana Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da. Sidse Babett Knudsen daniarra eta Benoît Magimel galiarra dira protagonistak.
- Toni Erdmann: Maren Ade (Alemania - Austria). Ines egoitza Bucaresten duen Alemaniako enpresa garrantzitsu batean dabil lanean. Bizimodu erabat ordenatua darama, bere aita Winfried bat-batean iritsi eta ustekabeko galdera bat egiten dion arte: ''Zoriontsua al zara?''. Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kideek filma izendatu dute urteko film onena.