Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara? Dramoizaleak

Dagoeneko salgai daude Donostia Zinemaldiko sarrerak, eta zinemaren festa hasteko 3 egun eskas gelditzen badira ere, oraindik sarrera asko daude saltzeko. Beraz, garaiz zabiltza zure film gogokoenaren saioan izateko!
Dramoiak:
- The Act of Killing:Zinema eta indarkeria globala du izena Zinemaldiaren programazioaren barruan izango den atzera begirakotematikoak. Orotara, 32 film izango dira, bizi ditugun garaien eta mundu osoangertatzen diren indarkeria-egoeren lekuko direnak: gatazkak, terrorismoa,lurraldeen okupazioa, giza eskubideen urraketak, genozidioak...
- X Quinientos: JuanAndrés Arango (Kanada - Kolonbia -Mexiko). Horizontes Latinos saileko film honek etorkinen errealitatea islatzendu. María Manilatik Montrealera iritsiko da, amonarekin bizitzera, etaahaleginak egingo ditu giro berrira moldatzeko. Alex gazte afrokolonbiarraEstatu Batuetatik deportatuko dute; itzultzean, bere auzo zaharra kriminalekhartu dutela aurkituko du. David bere herritik joango da aitaren heriotzarenostean, Mexiko Hirian etorkizun hobea bilatzera.
- Ikari/Rage: Lee Sang-il (Japonia). Gela batean, bortizki eraildako pertsona batzuen gorpuak agertu dira, eta hormetako batean, biktimen odolarekin idatzia, "amorru" hitza. Urtebete geroago, oraindik ez dute hiltzailea aurkitu. Kasuak besteez fidatzeko jendearen gaitasunari eragin dio, bereziki Tokio inguruko arrantzale-herrixka bateko hiru bikoterentzat, eta Okinawa-rentzat, zeinak iragan misteriotsuko pertsona bat ezagutu berri duen. Konfiantzatik harago, amorrua dago. Eta amorruak, bortizkeria ekartzeaz gain, hilketa baten atzean datzan misterioa argitara atera dezake.
- PLAC ZABAW / PLAYGROUND: Bartosz M. Kowalski (Polonia). Azken eskola eguna Poloniako hiri txiki batean. Azken aukera da 12 urteko Gabrysia-rentzat, bere maitasuna adierazi nahi baitio gelako mutil bati. Gabrysiak hitzordu sekretu bat antolatuko du, eta xantaia egingo dio bere maitasunaren xedeari, ager dadin. Baina solasaldi intimoa izan behar zuena deskontrolatu egingo da eta ustekabeko amaiera bat ekarriko du. Filmak, begien bistako galdera egiteaz gain —zer dago haurrek burututako krimenen atzean?—, erantzunik aurkitzeko gai ote garen ere planteatzen du.
- WO BU SHI PAN JINLIAN / I AM NOT MADAME BOVARY: Xiaogang Feng (Txina). Li Xuelian-ek, senarrarekin bat eginda, dibortzio faltsu baten itxurak egingo ditu, bigarren apartamentu bat lortzeko, baina senarra beste emakume batekin ezkonduko da ustekabean. Epaitegietara joko du Lik, arrakastarik gabe, eta hamar urteko periplo zentzugabe bati ekingo dio orduan.
Eta bihar: Ze friki taldekoa zara? Etxeko txikiak.
Aurreko eguneko gomendioa:

Haragi freskoa:
Zuzendari hasiberrien haragia oraindik xamurra dagoenean dastatu nahi? Ez galdu honako filmak Zinemaldian!
- Kalebegiak: Irailaren 21ean Kalebegiak proiektua,Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuarenikus-entzunezko apustu garrantzitsuena, hartuko du Belodromoak.
- Kimi No Na Wa: Makoto Shinkai (Japonia). Emanaldi Bereziak. Animaziofilm japoniarra dugu. Taki eta Mitsuha, egun batez, lo dauden bitarteangorputzak trukatzen dituztela konturatuko dira, eta bata bestearekin ohar bidezkomunikatzen hasiko dira. Baldarki erronkak gainditu ahala, lotura bat sortukoda haien artean, eta lotura hori maitasunezkoa bihurtzen hasiko da.
- Gure Hormek: (Film laburra) Maria Elorza, MaiderFernandez. Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunarenkioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzendituzte. Mundu mailako estreinaldia.
- Zuzendari Berriak saila: Alemanian, Argentinan, Belgikan, Txinan, Hego Korean, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian, Grezian, Israelen, Moldavian eta Portugalen ekoitzitako filmak ikusiko dituzu sail honen barruan. Istorio bitxi eta berritzailez beteta dago saila.