Zinema-gauak antolatu dituzte abuzturako Iruñean

Zinema-gauak antolatu dituzte abuzturako Iruñean Gaur 'Antoinette dans les Cévennes' pelikula eskainiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-gauak-antolatu-dituzte-abuzturako-irunean/@@download/image/antoinette.png
2022/08/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur 'Antoinette dans les Cévennes' pelikula eskainiko dute.
Zinema-gauak antolatu dituzte abuzturako Iruñean

Civivoxetako programazioa kalera aterako da abuztuan, eta hiriko hainbat auzotan zinema emanaldiak egingo dituzte. Proiekazioak aire librean izango dira, ia egunero, 22:00etan, eta sarrera librea izango da. Hiru proiekzioa egin dituzte aste honetan, eta beste hamazazpi izango dira abuztuaren 29ra bitartean.

Gaur, Antoinette dans les Cévennes (Caroline Vignal, 2020) filma ikusi ahal izango da Mendillorrin. Bihar, berriz, Pablo Agueroren Akelarre emango dute Alde Zaharreko Ezpeletaren jauregiaren patioan. 

Datorren astean honako film hauen proiekzioak izango dira: Sonic the Hedgehog; Spirit Untamed; Une belle équipe; Chefa, zoriontasunaren errezeta; eta A todo tren. Destino Asturias . 

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.