Zinema ehun urtez

Zinema ehun urtez https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/02
berria
Zinema ehun urtez
Mende bateko zinema sei minututan laburbilzen du bideo honek? Denak ikusi al dituzu? Baten bat faltan bota duzu?

Jacob T. Swinney zinemazaleak 100 urteko tarteko film esanguratsuenetako batzuk bildu ditu sei minututan. Zuri-beltzeko irudi mutuekin hasi eta punta-puntako teknologia duten film garaikideetaraino, bidaia hunkigarri eta sentikorra sortu du Swinneyk, Inception filmeko soinu banda lagun.

Zinemaren munduko film ezagun eta arrakastatsuenak bildu ditu bideoan, estilo guztietakoak; nostalgikoentzat bidaia polita proposatzen du bideoak.

Eta zuk, ikusi al dituzu bertan agertzen diren film guztiak? Baten bat faltan botatzen al duzu?

100 Years/100 Shots from Jacob T. Swinney on Vimeo.