Zinegoak, abiatzeko prest

Zinegoak, abiatzeko prest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinegoak-abiatzeko-prest/@@download/image/20111131180Eyes_wide_open_1.jpg
2012/12/13
berria
Zinegoak, abiatzeko prest
Bilboko Gay-Lesbo-Trans zinema jaialdia hilaren 22an hasi eta 30ean bukatuko da. 76 film luze eta labur emango dituzte; fikziozkoak, dokumentalak eta esperimentalak, eta berrikuntza gisa antzezlanak ere izango dira aurten.

Zinemaldiari ongietorria egiteko ekitaldia Lola Markaidak gidatuko du Arriaga antzokian, Yogurinha Borovaren eta Las Fellini-en laguntzarekin. Agustin Almodovar eta Esther Garcia El Deseo ekoiztetxeko sortzaileak omenduko dituzte.

Hona hemen pantailaratuko dituzten filmeetako batzuk:
L.A. Zombie (Bruce LaBruce)
Gigola (Laure Charpentier)
Plein Sud (Sebastian Lifshitz)
The Secret Diaries of Miss Anne Lister (James Kent)

Mikel Rueda zuzendari bilbotarra (Izarren argia zuzendu zuen iaz) epaimahaikide izango da, Anna Boluda eta Laura Coarensekin batera.

Filmak Alondegian, Golem-en Bilborocken, Abisal gunean eta Fnacen proiektatuko dituzte.

Sari emate ekitaldian, -Eitb Multiboxen izango da-, Ocean LeRoyk drag king ikuskizuna eskainiko du eta Guille Milkway DJk musika jarriko du.