Zinegoak 2019, lumaz harro

Zinegoak 2019, lumaz harro Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, aurtengo edizioko kartela aurkeztu du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinegoak-2019-lumaz-harro/@@download/image/Captura de pantalla 2019-01-09 a las 11.05.14.png
2019/01/09
berria
Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, aurtengo edizioko kartela aurkeztu du!
Zinegoak 2019, lumaz harro

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez.

Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta borroka libre mexikarrean bere orientazioa lau haizetara zabaldu duen aitzindarietakoa izan da. Izan ere, kirol hau oso maskulinizatua eta matxista da. Irudi honekin, jaialdiak aldarrikatu gura du ez dagoela zertan mugarik egon genero-adierazpenean.

Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek nabarmendu duenez, “badirudi gizon eta emakumeek ezarritako arau sozialen arabera bakarrik adierazi daitezkeela, eta baten batek ezarritakoa jarraitzen ez duenean, adjektibo ugari jaso behar ditu: xelebrea, emagizona, desegokia, bitxia…”. Hori dela eta, aurten Zinegoakek “luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du, bakoitzak eskubidea izan behar duelako bere generoa adierazteko, konbentzionalismoak ahaztuz, eta libre eta gustura sentituz.

“Harrigarria da zelan, kolektiboaren barruan ere, batzuetan ‘luma izatea’ zeozer negatiboa bezala jasotzen da. Azkenaldian ‘lumafobia’ handitzen ari dela antzematen ari gara, bai kolektibo barruan eta baita gizartean ere. Sexu-aniztasuna gero eta onartuagoa dagoen arren, oraindik orain entzuten dira ‘dena ondo dago, antzematen ez zaizun bitartean’ bezalako esaldiak”. Cassandroren argazkiak honi guztiari aurre egin gura dio: pertsona indartsu bat agertzen da, bere nortasunaz harro, kontrako testuinguru batean bizi arren.

Argazkiaren egilea Katie Orlinsky da eta New Yorker hedabidearentzat egindako erreportaje baten baitan agertu zen. Bere argazkia Zinegoakeko aurtengo edizioko irudi ofiziala izango da.

Hurrengo asteetan Zinegoak bere programazioa eta gonbidatuen zerrenda konfirmatzen joango da, hilabete barru prentsaurrekoan aurtengo nondik norako guztiak aurkezten diren arte. Adi egon!