'Zinegin' zine jaialdia gaurtik aurrera Hazparnen

'Zinegin' zine jaialdia gaurtik aurrera Hazparnen 'Erlauntza', 'Hil kanpaiak', 'Agur Etxebeste!', 'Non dago Mikel?' eta beste hainbat film emango dituzte igandera bitartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinegin-zine-jaialdia-gaurtik-aurrera-hazparnen/@@download/image/zinegin.png
2021/11/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Erlauntza', 'Hil kanpaiak', 'Agur Etxebeste!', 'Non dago Mikel?' eta beste hainbat film emango dituzte igandera bitartean.
'Zinegin' zine jaialdia gaurtik aurrera Hazparnen

Gaur abiatuko dute Hazparnen Zinegin Festibala eta igandera arteko iraupena izango du Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak antolatutako zine jaialdiak. Euskarazko fikziozko, lan dokumental eta animaziozko film labur eta luzeak emango dituzte 10. edizio honetan. Horrez gain, zine-kontzertua eta zine-filo tailerra ere izango da egitarauan. 

Filmeen artean honako hauek ikusteko aukera izango dute jaialdira gerturatzen direnek: Zumiriki; Erlauntza; Aita, zonbia naiz!; Hil Kanpaiak; eta Agur Etxebeste!. Gainera, Non dago Mikel? eta Jantzari dokumentalak ere eskainiko dituzte. Bestetik, Subandila eta Zerua Blu film laburrak izango dira ikusgai, Kimuak ekimenekoekin batera: Azaletik azalera, Ehiza, Irten Barrura, Heltzear, Ur azpian lore

Orain arte, neurri handi batean, diru publikoari esker egin du aurrera festibalak, baina erakundeetako batzuk gehiago ez laguntzea erabaki dute eta horrek kolokan jarri du bere etorkizuna. Jaialdia baldintza onetan antolatzeko behar dituzten 12.000 euroak lortzeko enpresengana hurbildu da elkartea. Horretaz gain,  jendarteari ere zabaldu diote diru-ekarpena egiteko aukera azaroaren 4az geroztik, hilabetean euro bat emateko kanpaina. Parte hartu nahi duen orok lotura honen bidez egin dezake.