Zinebiren 53. edizioa laster

Zinebiren 53. edizioa laster https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinebiren-53-edizioa-laster/@@download/image/20111028140zinebi-200.jpg
2012/12/13
berria
Azaroaren 11tik 18ra burutuko da filma laburren jaialdia Bilbon. Sona polita lortu du eta mundu osoko egileak aurkeztu ohi dira.

3.021 dira jaso dituzten filmak eta horietatik 73 aukeratu dira Lehiaketako Sekzio Ofizialean parte hartzeko. Ohorezko Mikeldiak, berriz, Xabier Elorriaga antzezleari eta Liliana Cavani zinegile italiarrari emango dizkie Zinebik.
Egitaraua osatzen duten zikloak eta sekzioak honakoak dira: Zine palestinar garaikidea; Luc Moullet zine kritikari eta idazle frantsesari eskainitako zikloa; Sekzio Ofizialetik kanpo geratu diren Espainiako lanekin osaturiko INFOSPAIN; Sekzio ofizialetik kanpo geratu diren Euskal Herriko 21 ekoizpenekin INFOEUSKADI; Calarts-Eko Zinea, Iragana eta Etorkizuna; Masao Adachiren Zinea; Mundu Mailako Iraultzarako Saioak...
Arriaga antzokian, Bilboko Alondegiko Auditorioam, edo Golem zine aretoetan ikusi ahalko dira guzti hauek. Aukera anitza eta askotarikoa beraz, zineaz gozatzeko, jaialdian parte hartzeko baldintza bakarra jartzen baitute antolatzaileek: lanak 45 minutu baino gehiago ez irautea.