Zinebi, helduleku askoko jaialdia

Zinebi, helduleku askoko jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinebi-helduleku-askoko-jaialdia/@@download/image/201011195161poster-zinebi-52.jpg
2012/12/13
berria
Astelehenetik igandera izango da Bilboko Film Labur eta Zinema Dokumentalaren Jaialdia. Proiekzioak eta bestelako jarduerak izango dira Arriaga antzokian, Guggenheim museoan, Alondegiko zinema aretoetan, Arte Ederretako museoan, BBK aretoan eta Hika ateneon. Sail ofizialean 73 lan lehiatuko dira. Tartean dira, besteak beste, Asier Altunaren Artalde, Borja Cobeagaren Un novio de mierda eta Angel Aldarondoren Ondar ahoak.

Zinebi, dena dela, hori baino askoz gehiago da. Esate baterako, Nocolas Roegiri (Londres 1928) emango diote Ohorezko Mikeldia saria. Film batzuk zuzentzeaz gain, lan handia egina du argazki zuzendari lez. Haren film batzuk –berak aukeratutakoak- proiektatuko dituzte.

Bestalde, gurean ezezaguna den zinemagile bati tartea egiteko ohitura du Zinebik. Aurten Irina V. Evteevarenen (Leningrado, 1956) ibilbideari erreparatuko diote.

Azken aldian Euskal Herriko zinemagileek egindako dokumentaleek ere tartea izango dute Zinebin. Esate baterako, Mugaritz jatetxeari buruz egindakoa ikusi ahal izango da; Andoni Luis Aduriz sukaldariaren jatetxeari buruzko lana da.

Aldi berean ekoizpen-etxea eta irakaskuntza gunea den Scottish Documentary Institutea, Frankismo garaian Frantziara joan eta bertan filmeak egin zituzten Espainiako zuzendariak, Ipar Amerikan antikomunismo eta gerra hotzaren aroan euren kasara aritutako idazle eta artistak edota Antonioni zuzendari italiarra ere hizpide izango dituzte Bilboko Zinema Jaialdian.