Zine emanaldia, dantzaldia eta kontzertua izango dira asteburuan Gasteizen

Zine emanaldia, dantzaldia eta kontzertua izango dira asteburuan Gasteizen Gaur 'Ane' filma proiektatuko dute Iparraldeko Parkean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zine-emanaldia-dantzaldia-eta-kontzertua-izango-dira-asteburuan-gasteizen/@@download/image/ane albiste.png
2022/08/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur 'Ane' filma proiektatuko dute Iparraldeko Parkean.
Zine emanaldia, dantzaldia eta kontzertua izango dira asteburuan Gasteizen

Abuztua izanagatik, eta jaien ondorena, kultur jarduerek ez dute etenik Arabako hiriburuan. Aire librean izango dira, gainera, egitarauan dauden ekintzak.

Hasteko, David Perez Sañudok zuzendutako Ane filma emango dute gaur Iparraldeko parkean. Lide eta Ane ama-alaben arteko harremana du ardatz filmak. Ane, segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egun desagertu da, eztabaida gogor bat tarteko, eta gurasoak, bananduta daudenak eta komunikazio arazoak dituztenak, urduri eta kezkatuta dabiltza haren bila. Filmak hiru Goya sari ditu: emakumezko aktore protagonista onena (Patricia Lopez Arnaiz), emakumezko aktore berri onena (Jone Laspiur) eta gidoi egokitu onena (David Perez Sañudo eta Marina Parés).

Bigarrenik, bihar eta etzi, ohiko dantzaldiak izango dira Florida Parkean, 19:00etan. Azken bi urteetan ezin izan dute antolatu, pandemia dela eta, baina asteburuan gorputza mugitzeko aukera izango dute gasteiztarrek.

Azkenik, igandean, Sarrabetek kontzertua eskainiko du, 19:30ean, Santa Maria plazan. Instrumentu bereziekin sortutako folka egiten dute Leire Etxezarretak (ahotsa eta perkusioa), Pablo Buenok (buzukia) eta Gorka Bravok (zarrabetea).